Bloga: Luistxo Fernandez
Irabazle errepikaturik ez irailaren 30ean hasiko den Egunean Behin denboraldian
2024/09/20Irailaren 30ean abiatuko da denboraldi berria Egunean Behin jokoan. Gabonak bitartean, 12 asteko lehiaketa, 12 babeslerekin, galdera sorta berriak, eta gutxienez lehiaketa paralelo bat ere egongo da. tematikoa, ekainean Gidabaimenak Euskaraz ekimenarekin egin genuen bezalatsu. Babesleek sariak jarriko dituzte ohi bezala, eta denboraldikoak ere egongo dira, kasu honetan Bodegas Ribeirao etxeak jarritako Galiziako produktu sorta gozo batzuekin (irudian duzue adibide bat). Baina berritasuna dago sarien esleipenean: irabazle errepikaturik ez. Asteko irabazleak ez dira denboraldi barruan errepikatuko, eta denboraldi amaierakoetan 2022tik aurrerako saridunak ere salbuetsita egongo dira.
Adagio ekimenari esker, adimen artifizialarekin (AA) sortutako galderak integratu ditugu Egunean Behin-en
2024/06/13Egunean Behin jokoak, CodeSyntax-ek garatutako euskarazko aplikazio ezagun eta arrakastatsuak, bi ekimen integratu ditu denboraldi honetan adimen artifizialean oinarrituak. Batetik, Hitz Zentroak garatutako Latxa sistema euskalduna jokalari-profil baten bidez ari da "jokatzen" maiatzetik egunero. Eta gaur estreinatu dugu beste gauzatxo bat: galdera-erantzunak adimen artifizialarekin automatikoki eginak (berrikusiak gero, bai), adimen artifizial (AA) sortzaileko Adagio sistemaren bidez sortuak.
Gurot app-jokoak arrakastaz egin du bere finala San Mamesen
2024/04/29Gurot app-jokoaren denboraldiko finala gaur jokatu dute asteburu honetan Bilbon, San Mames estadioan. CodeSyntaxek 2024 honetan berritu duen aplikazio bat, Bizkaiko euskara zerbitzuen koordinazio erakundeak, Alkarbidek, kudeatzen duena. Hainbat herritako neska-mutilek jokatu dute hilabete batzuetan Gurot-en bitartez, eta taldekako finala egin zuten ostiralean.
Umap eta Twitterren oinarritutako euskarazko beste produktu batzuen heriotza
2023/06/27Iaz Twitter Elon Musk-en jabetza bihurtu zenetik, aldaketa teknikoak gertatu dira plataforma honetan. Erabakietako bat izan da API edo datuak ustiatzeko bide automatizatuen itxiera edo eraldaketa. Doako APIak itxi dituzte, erabilpen akademikokoak ikaragarri murriztu, eta dena ordainpeko azpiegitura garestiera aldatu. Ondorioz, CodeSyntax-ek Twiterreko euskarazko jarduna analisatuz 13 urtean martxan izan duen Umap biltegia hil egin da. Eta harekin batera, beste zenbait zerbitzu ere bai. Biltegia geratzen zaigu, aro baten erretratua, milaka lagunek milioika txiorekin egina.
Egunean Behin jokoaren Donostiako finalean, ospakizuna eta lehia
2023/04/01Guuk telekomunikazio enpresak babestutako Egunean Behin jokoaren 11. denboraldia atzo amaitu zen, Euskadiko Parke Teknologikoetako Donostiako Campusean egindako finalean. 120 lagune artean, aretoko zuzeneko partidak erabaki zituen irabazleak. Jokoaren lau urteko ibilbidea ospatzeko modua ere izan zen.
Egunean Behin: zuzeneko finala berriro martxoaren 31n, Donostian
2023/03/21Egunean Behin jokoaren 11. denboraldiaren azken txanpan gaude: lau urte bete ditugun honetan, igandean (martxoak 26) amaituko da eguneroko jokoa, baina lehia ez da orduan argituko, hurrengo asteburuko zuzeneko finalean baizik. Final hori martxoaren 31n izango da, ostiralarekin, 18.00etan, Euskadiko Parke Teknologikoen Donostia Campusean, Miramonen. Denboraldian sailkatzen diren lehen 100 jokalariek tokia izango dute, baina hutsuneak betetzeko izen-emate orokorra irekitzen dugu, itxaron-zerrenda bat osatzeko.
Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsioa prest: Un Cop Al Dia
2023/02/23Egunean Behin jokoak bere hirugarren hizkuntza-bertsioa estreinatuko du datorren astelehenean, Un Cop Al Dia katalanezko aplikazioa. Azken hilabeteetan Cwis Bob Dydd galesezko bertsioak izandako harrera onaren ondoren, beste urrats bat nazioartekotzean.
Bikain ziurtagiria jaso du CodeSyntaxek
2022/12/13Euskararen erabilera gure erakundean txertatua dagoelako Zilarrezko Bikain Ziurtagiria jaso dugu. Beste 28 erakunderekin batera (gehienak entitate publikoak) ekitaldi ofizialean egon gara aste honetan. Zaloa Etxaniz lankideak jaso zuen ziurtagiria Bingen Zupiria Kultura sailburuaren eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordearen eskutik.