Bloga: Josu Azpillaga
Firefox OS: aukera bat aplikazio mugikorrak egiteko, egiazki webguneak garatuz
2013/05/14Joan den astean izandako IEB 2013 biltzarrean, azken urte parean bueltaka dabilkigun zalantza (edo galdera, edo are borroka ere!): aplikazioak mugikorretarako, ala web garapena egin mugikorretan erakusteko. Julen Ruiz garatzaileak pista batzuk eman zituen horretarako, oso kontuan hartzekoak, eta hemen aipatu nahi nituzke. Gainera, Firefox OS sistema berriaren emulazio batean, geure proiektu bat erakutsi zuen, Zurean.com, enfoke horrekin bat egiten duen aplikazio bat.
Jakinbai, lanbide heziketan euskara bultzatzeko sareko tresna bat
2013/03/18Lanbide Heziketarako euskarazko materiala elkartrukatzeko gune bat da Jakinbai, Plone tresnaren gainean CodeSyntaxek garatua. Duela urte batzuk dabil martxan, baina orain, komunitate gisa berrantolatu da, eraberrituta. Lanbide Heziketarako euskarazko materialak atontzea helburu duen Laneki ekimenaren webgunea da Jakinbai.
ERP bat? Txiki-txiki bat hobe: ERPurutxo
2012/05/04Edozein enpresak, bere 'produkzioaren' kontrola eramateko behar du programa informatiko bat da ERP bat. Eskaerak, eskaintzak, ekoizpena bera, materiala, orduak, albaranak, epeak... ekoizpen-kate guztia kontrolatuko duen programa bat eta, hori ahalik eta modurik txukunenean planifikatzen lagunduko dion bat. Geuk ere badugu halako bat, guk geuk egina.
PDFak automatikoki sortzen Ahotsak.com-erako
2011/07/14Interneten kudeatutako informazioarekin automatikoki pdf-ak sortzea, ez da beste munduko nobedadea. Ahotsak.com-erako hori egin dugu, baina pare bat gauza aipagarri dituenez, hona ekarri ditugu kontu teknikook.
Umap IEB jardunaldietan
2011/05/13Umap.eu-ren aurkezpena egin dugu Informatikari Euskaldunen Bilkuran, bilkuraren gaia sare sozialak zirela-eta.
Euskara Interneten, mahaingururako apunte batzuk
2011/03/30Kilometroak 2011 Azpeitian izango direla-eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako mahainguruan parte hartzea tokatu zitzaidan atzo. Ez genuen proiektorerik --bestela ere nahikoa luzatuko zelako, 4 lagun izanda-- eta apunte batzuk hartuta joan nintzen. Hona hemen apunte haiek, hartuta bezalaxe.
Bilaketen buztan luzea
2009/01/08Google Analitycs-eko Avinash Kaushik ingeniariak datu interesgarria eman omen zuen Atlantan egindako ebentu batean. Googlen gero eta bilaketa zehatzagoak egiten ditu jendeak. Gaur egun, lehen aldiz, 4 hitzetako testuak bilatzen dira bataz-beste bilatzaile erraldoi horretan.