Bloga: CodeSyntax
Egunean Behin jokoak galesezko bertsioa du orain: Cwis Bob Dydd
2022/11/09Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa estreinatu da, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Euskaraz eguneroko 60.000 erabiltzailerekin zabalkunde eta onarpen handia du aplikazioak, eta antzeko egoera soziolinguistikoa duen beste herrialde baten, Galesen, saiatuko gara orain arrakasta hori errepikatzen.
2023an PloneConf nazioarteko biltzarra antolatuko dugu Euskal Herrian
2022/10/18PloneConf 2022 izan berri da Namurren (Belgika), eta bertan izan da CodeSyntax-eko lantalde bat, ez bakarrik Plone teknologiaren garapeneko urteroko biltzarreko edukietan aportatzen, baita iragarpen inportante bat egiteko ere: datorren urteko PloneConf 2023 Euskal Herrian izango da, PloneConf Basque Country antolatuko dugu. Software libreko teknologia inportante baten mundu osoko garatzaileen biltzarra geurean, Euskal Herrian, eta CodeSyntaxek antolatua.
"Sarean Euskaraz" programaren "Jardunaldiak 2022"-an parte hartu dugu
2022/10/14Euskarazko kultura digitala sustatzea eta ezagutaraztea da Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bultzatutako Sarean euskaraz programaren helburu nagusia. Urriaren 13an eta 14an Iruñeko Baluarte Jauregian izan gara, Iruñerriko hamar ikastetxetako DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gazteekin "Egunean Behin" jokoarekin "Sarean Euskaraz" programan parte hartzen.
Bezeroak fidelizatzea, extranet bidez zerbitzua emanez
2022/07/21“Transformación digital con soluciones de Software Libre”, jardunaldian parte hartu dugu, eta myUlma kasua aurkeztu dugu, ULMA Packaging-eko bezeroei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko extranet bat, 4.0 Industria delakoaren esparruan.
Euskalgintzako erakunde eta enpresek kontziliazio erantzunkidean egindako ibilbidea
2022/05/26Partaide sortzaile garen LANGUNE elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erantzunkide Sarearen babesarekin egindako kontziliazio erantzunkidean gaineko azterlanean parte hartu dugu. Proiektuaren ondorioak, etorkizunerako gogoetak eta aurrera begirako gakoak mahaigaineratu dira.
ABIAN 2022 Lanbide Heziketa Azoka babesten dugu
2022/03/20CodeSyntax, ABIAN Lanbide Heziketako azokaren V. edizioan parte hartzen du babesle eta enpresa laguntzaile moduan.
ADIMEN proiektua garatzen ari gara lankidetzan
2021/12/19ADIMEN proiektuarekin multimedia edukien artxibo digital aurreratura lantzen ari gara, TOKIKOM, toki komunikabidek osatutako sarea, GOIENA komunikazio taldea, eta VICOMTECH, zentro teknologikoarekin batera.
Frontend garatzaile bila ari gara
2021/11/04Gurekin lan egiteko eta Frontend arloa indartzeko jende bila ari gara.