Bloga: CodeSyntax
Kalitate teknikari bila ari gara
2023/03/31CodeSyntaxen gure bezeroentzat eta barne kontsumorako egiten ditugun webgune eta aplikazioen dokumentazioa sortu eta beren funtzionamendu ona bermatzen duten testak egiteko kalitate-teknikari bila ari gara.
Garatzaile bila ari gara
2023/03/31CodeSyntaxen proiektuetan aritu eta gure lan-taldea indartzeko garatzaile bila gabiltza.
26 toki komunikabidek erabiltzen dute jadanik TOKIKOM Plataforma
2023/03/14TOKIKOM tokiko hedabideen sarearekin garatu dugun TOKIKOM Plataforma digital zentralean oinarrituriko webguneak publikatzen dihardugu azken urteetan. Dagoeneko 26 toki komunikabidek erabiltzen dute Python eta Django-n garatu dugun Tokikom Plataforma Digitala.
Plone 6 + Volto, web soluzio sendo, irisgarri eta aurreratuak
2023/02/27PLONE CMSaren ohiko heldutasun, sendotasun, segurtasun edo irisgarritasunari Voltok ematen duen React JS-ren abiadura eta garapen-erraztasuna gehitzen zaizkio orain. PLONE 6 garatzerakoan erabiltzaile-esperientzia zerotik berdiseinatu da, erraza izan dadin sistema indartsu eta malgua erabiliz diseinu moldagarriak sortzea lortu da. Sistema berritzaile honekin CodeSyntax-en garatu eta argitaratu ditugu PLONE 6 eta Volto-rekin egindako lehen webguneak.
Ekarpenak egiten STEAM-ak bultzatzeko gure inguruan
2023/02/17CodeSyntaxen inguruan STEAM-ak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko martxan dauden ekimen ezberdinetan parte hartzen eta kolaboratzen ari gara . Horrela, DBHko ikasleen bisitak izango ditugu eta era berean INSPIRA STEAM ekimeneko Mentoretza proiektuan dabil kolaboratzen Nagore lankidea 6LHko ikasle talde batekin.
TEK AZITAIN, Gipuzkoako industria-enpresen lehen energia-komunitatea
2023/02/03CodeSyntax tartean, hasieran zortzi enpresen artean sortu dugun TEK AZITAIN energia-komunitateari esker energia berriztagarria sortu eta kontsumitu ahal izango dugu Eibarren egoitza dugun Azitain 3K industrialdeko estalkian jarriko ditugun 347 plaka fotovoltaikoei esker. Era berean, urteko elektrizitate-fakturan %25 aurreztea espero dugu.
Abian MAK21 ikerketa proiektua, CDTI-k diruz lagunduta
2022/12/30MAK21 proiektua, MAKINA ERAGINKORRA ETA SEGURUA, IKASTEKO GAITASUNA DUENA ETA LEHENGAIAK ETA ENERGIA AURREZTEKO ERABAKIAK HARTZEN DITUENA. XXI. MENDEKO MAKINARANTZ, ikerketa-estrategia bat garatzea du helburutzat, non etorkizuneko industria-ekipamenduei adimena, autonomia eta erresilientzia emateko, teknologia digitalak gehituz pertsona eta makina sinergiak gehituz, fabrikazio-prozesuen lehengaiaren, energiaren eta eraginkortasunaren kontsumoan murrizketa lortzeko, produktibitatea handituz, prest jartzeko denborak murriztuz eta akatsak murriztea diren helburuak. Proiektua hainbat sektoretako bost enpresak osatutako partzuergo batek garatzen du, eta horien artean CodeSyntax dago, Industrias Puigjaner (DENN) buru delarik.
LIBRECON 2022 ekitaldi arrakastatsuaren laburpena
2022/11/21Beste behin, eta dagoeneko 10. edizioa da, LIBRECONek erakutsi du ezinbesteko eta erreferentziazko ekitaldia dela sektore teknologikoan. LIBRECON konferentziak 1.200 pertsona baino gehiago bildu ditu bi egunetan antolatutako jardunaldietan, eta bertan egon gara berriro ere bai.