Bloga: CodeSyntax
Track lokala PLONECONF 2023: Eleaniztasuna eta malgutasuna CMSetan.
2023/10/06Urriaren 2tik 8ra bitartean Eibarren egiten ari den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren esparruan, erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saio bat antolatu dugu. Gaur, ostirala, goizean egin da, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna edukiak kudeatzeko sistemetan. Jardunaldi interesgarria izan da, PLONEren erabilera-esperientziak partekatuz. Bertan, interesa duten profesionalek eta inguruko prestakuntza-zentroetako graduko hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute.
PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoa inauguratu da Eibarren
2023/10/04Gaur goizean PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzoa inauguratu dute gaur Coliseo Antzokian Jon Iraola Eibarko alkatea, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua eta Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalren eta Ekintzailetzaren zuzendariak. Ondoren CodeSyntax-eko Nagore Ruiz-ek sarrera eman dio lehen key-note delakoari "State of Plone" Érico Andrei, Maurits van Rees, Victor Fernández de Alba, Timo Stollenwerk eta Eric Steele-k aurkeztu dutena.
PRENTSA OHARRA: 25 herrialde baino gehiagotako adituak bilduko dira Eibarren PLONECONF 2023 nazioarteko konferentzia teknologikoan
2023/09/28Gaur goizean aurkeztu da Eibarren PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoa. Bertan izan dira Jon Iraola Eibarko Eibarko Alkatea, Iñigo Garcia Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria eta CodeSyntax enpresako eta Plone komunitateko kide diren Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi antolatzaileak. Konferentzia urriaren 2tik 8ra gauzatuko da eta, datorren aste osoan Eibar, Gipuzkoa eta Euskadi software librearen eta Interneteko edukien kudeaketaren erreferentzia-puntu bihurtuko ditu.
Eleaniztasuna eta malgutasuna CMSetan. Urriak 6an. Sarrera debalde eta irekia.
2023/09/15Urrian ospatuko den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren barruan erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saioa antolatu dugu urriak 6, ostiral goizean, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna CMS edo Interneteko edukiak kudeatzeko sistemetan
Aurrera doaz Nazioarteko PLONECONF Konferentzia Teknologikoaren prestakuntza lanak
2023/08/04Aurrera doaz CODESYNTAX eta PLONE Foundation-ek datorren urriari begira antolatzen dihardugun Nazioarteko PLONECONF Konferentzia Teknologikoaren prestakuntza lanak. Aurtengo PLONECONF 2023, urriaren 2tik 8ra bitartean gauzatuko da, parte-hartzera gonbidatuta zaudete!
Cwis Bob Dydd, Un Cop al Dia, Egunean Behin... denak martxan batera
2023/07/03Egunean Behin app-an oinarritutako Cwis Bob Dydd (galesez), Un Cop al Dia (katalanez)... eta Egunean Behin bera, denak batera izango ditugu martxan ekaina eta uztaila bitartean.
CodeSyntax BCN WordCamp 2023, laburpena
2023/05/29Maiatzeko lehen asteburuan BCNWordCamp ospatu zen Bartzelonan. Wordpresseko kanpamentu hau, gehienak mundu osoan bezala, tokikoa zen nagusiki, eta gehien bat Bartzelonako eta Kataluniako eremura zuzendua, baina iragarkia eta hitzaldiak benetan interesgarriak iruditu zitzaizkigun; beraz, bertaratzea erabaki genuen, aprobetxatuz bai teknologian sakontzeko, bai komunitatearekin ditugun loturak sendotzeko.
PloneConf 2023: Call for Sponsors, for papers, for trainers...
2023/05/19Ploneconf urtero munduko toki ezberdin batean egiten den biltzarra da, non Plone komunitatearen berrikuntzak, arrakasta-kasuak, ezagutza tekniko interesgarriak eta softwarearen eta komunitatearen etorkizunari buruzko gogoetak partekatzeko aukera eskaintzen den. Dagoeneko babesletza, hitzaldietarako edo formakuntzarako... deialdiak zabalik daude.