CodeSyntaxek 25 urte!

2025/03/27

Gaur, martxoaren 27a, egun berezia da CodeSyntaxentzat: 25 urte igaro dira enpresa sortu zenetik! 2000. urtean Luistxo Fernandezek, Gari Araolazak eta Eneko Astigarragak sortu zuten CodeSyntax eta geroztik webguneak, Interneteko proiektuak, aplikazioak eta ingeniaritza sistemak garatzen aritu gara, beti ere hizkuntza aniztasuna ardatz teknologiko hartuta, software librearekin, eta euskarari lehentasuna emanez.

+

Egunean Behinen ildotik, eguneroko joko eta erronka berria: Tagzania

2025/03/24

Tagzania aplikazio/jokoa aktibatu da martxoaren 24an. Egunean Behin, Euskal Herriko galdera eta erantzun joko ospetsuaren ildotik, sei urte bete dituen aplikazio horren arrakasta-gako batzuekin garatu da: erabitlzaile euskaldunentzako euskal eduki interesgarriak, ariketa arin batean; sailkapenak eta talde pertsonalizatuak.

+

Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH

2025/01/24

Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH egitasmoa pertsonak eta erakundeek beren gizarte-eta ingurumen-konpromisoa aktibatzen lagundu, eta 2030 agenda lortzeko bidean inplikatzea da.

+

STEAM Proiektua 2025

2025/01/22

STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) hezkuntza-metodologia berritzailea da, gazteengan arlo horiekiko jakin-mina eta interesa piztea helburu duena. CodeSyntaxen STEAM proiektuan kolaboratzen jarraitzen dugu, gazteak etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrezko tresna teknologiko eta sortzaileez hornitzea helburu duen hezkuntza-ikuspegia sustatzeko konpromisoarekin.

+

MAK21 proiektua: XXI. mendeko makinak berritzen

2025/01/20

MAK21 proiektuaren bitartez, CodeSyntax eta bere partzuergoko kideak, makinaren eta industria eraginkortasunaren etorkizun berria marrazten ari dira. Proiektu honen bidez, makinak adimentsuagoak, iraunkorragoak eta seguruagoak bihurtzeko lan egiten ari gara, eta orain proiektuaren amaiera hurbiltzen ari den honetan, aurrerapen esanguratsuak lortu ditugu.

+

"Informazio Sistemak" irakasgaia lantzen Deustuko Unibertsitatean

2024/12/13

Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-en, CodeSyntaxeko lankideek "Informazio Sistemak" irakasgaia irakaskuntzan parte hartu dute, ikasleei teknologiaren eta informazio-sistemen garrantzia erakusteko. Hemen duzue aurtengo gure esperientzia eta ikasgaiaren xehetasunak.

+

PUNTUEUSek 10 urte bete ditu

2024/12/03

Gaur, 2024ko abenduaren 3an, .EUS domeinuaren 10. urteurrena ospatzen dugu. Hamar urte igaro dira euskarazko komunitatearentzat mugarri garrantzitsua izan zen egun hartatik: .EUS domeinuaren lehen domeinuak sareratu zirenetik. CodeSyntax enpresa bezala, harro esan dezakegu aintzindari izan ginela proiektu honetan parte hartzen, eta gure webgunea .EUS domeinuarekin argitaratu zen lehen 1.000 domeinuetako bat izan zela.

+

Hizkuntzen irabazia - Benefits of language industry in the economy

2024/11/27

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian "Hizkuntzen irabazia - Benefits of language industry in the economy" kongresua ospatu da azaroaren 26an eta 27an. Ekitaldia LANGUNE, Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak, eta Union of European Nationalities (FUEN) erakundeak antolatu dute. Helburua izan da hizkuntza gutxituek (euskarak adibidez) ekonomian duten eragina nabarmentzea. CodeSyntax-entzat, gainera, aukera izan da Egunean Behin jokoa eta bere parekide galesa, Cwis Bob Dydd, elkarlanean nola aritu diren erakusteko; Eusko Jaurlaritzaren 2024ko "Flandria/Gales/Korsika eskualdeetan kooperazio tekniko proiektuetarako laguntzek" babestu duten elkarlanaren emaitza aurkezteko hain zuzen.

+