Bloga: Asier Sarasua
Urumeako Kronika.eus tokiko hedabidea ere Tokikom Plataformara etorri da
2019/10/23"Urte bete eta 20 Tokikom" izendatzekotan izan gara hau artikuluau. Horixe izan baita erronka: urte beteko epean 20 tokiko hedabide Interneteko web-plataforma bateratu bakarrera ekartzea, TK (Tokikom Plataforma) izendatu dugun honetara. Hernaniko Kronika izan da azkena. Aste honetan argitaratu dute euren webgune berria. Ongi etorri!
"Mendiak" aplikazioa eguneratu dugu, teknikoki hobetuz, erabilgarritasuna handituz eta alderdi sozialean sakonduz
2019/05/06Gure aplikazio kuttunetakoa dugu Mendiak APP. Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen du, informazio praktikoarekin, eta aplikazioari esker, euskal mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere. Azken hilabeteotan garapen eta eguneraketa handiak egin dizkiogu. Besteak beste, teknikoki zenbait hobekuntza inplementatu ditugu, informazio praktikoa handitu dugu, eta aplikazioaren alderdi ludiko-soziala ere landu dugu, mendizaleen arteko elkarrekintzak sustatuz, estatistikak hobetuz, eta dominak "irabazteko" aukera gaituz. Guztia ere, erabiltzaileentzat gero eta tresna erabilgarriagoa eskaini ahal izateko.
Tokikom hedabideentzako web-plataforma berritu dugu, "batasuna" eta "malgutasuna" uztartuz
2018/12/17Azken hilabeteotan Tokikom Web Plataforma eguneratzen jardun dugu, tokiko hedabideentzat azpiegitura tekniko eroso, malgu eta eraginkorra lortzea helburu. Tokikomeko Batzorde Teknologikoarekin elkarlanean, webgunearen txantiloiak (atal eta orrialdeen diseinu-egiturak) bateratu ditugu, betiere mugikorretako kontsumoa lehenetsiz eta erronka polit batekin: hedabide guztien txantiloiak bateratu, baina hedabideei malgutasuna eskainiz.
Mendiak.eus: Euskal Herriko mendien webgunea sareratuta, eta aplikazioa berrituta (iPhone bertsioa barne)
2018/03/27Iaz abiatu genuen Codesyntaxen Mendiak egitasmoa. Gure helburua izan da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea. Guztia ere euskaraz. Iaz APPa garatu ostean, aurten webgunea ere argitaratu dugu eta aplikazioan ere eguneraketak egin ditugu.
Twitterreko euskarazko jarduna - 2016ko datuak eta laburpen-txostena #UMAP
2017/03/10Umap tresnaren bidez Twitterreko euskarazko jarduna filtratu, bildu eta aztertzen dugu. 2016an zehar Twitterren jardun duten 15.000 txiolariren txioak aztertu ditugu. Guztira 6,2 milioi txio bota dituzte guztien artean, %42 euskaraz. Egunean, batez beste, 7.000 txio euskaraz. Txiolarien profilari dagokionez, %66 gizonezkoak dira eta %34 emakumezkoak. Gehien goizez txiokatzen dugu, eta asteazkenetan. Horrez gain, urtean zehar aktiboenak izan diren txiolarien kontuak ere aztertu ditugu, edota gehien partekatu ditugun informazio-iturri, albiste eta bideoak zeintzuk diren ere jaso dugu. Hona hemen 2016. urteak zer eman duen Twitterreko euskaldunon komunitatean.
Mendiak aplikazioa 10.000 deskargatara iritsi da, bertsio berrituarekin batera
2016/12/22Joan zen irailean kaleratu genuen Mendiak aplikazioa, Euskal Herriko mendizaleontzat pentsatutako aplikazioa. Eskerrik beroena eman nahi dizuegu, hasieratik izan duen harrera beroagatik. Dagoeneko 10.000 deskargako mugara heltzekotan gaude, eta asko pozten gaitu erabiltzaileen aldetik jaso dugun erantzun onak. Urte bukaerarekin batera, bertsio berria ere aurkeztu dugu, besteak beste, igoerak konexiorik gabe markatzeko aukerarekin eta argazkiak kudeatzeko modu hobetuarekin. Eskerrik asko guztioi!
"Mendiak", Euskal Herriko mendien aplikazioa
2016/09/19Aste honetan aurkeztu dugu Codesyntaxek garatutako azkenengo aplikazioa. "Mendiak" du izena eta Euskal Herriko mendizaleei zuzendutako aplikazioa da. Androiderako prest dagoen aplikazioan Euskal Herriko 1.500 gailur nagusien informazioa biltzen da, eta aplikazioari esker, mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere.
Aldaketak UMAPen azpiegituran eta erabiltzaileen parseoan
2016/07/122010. urteaz geroztik Twitterreko euskarazko jardunaren analisia egiten dugu UMAP erremintaren bitartez. Azken asteotan aldaketa txiki batzuk egin ditugu azpiegitura tekniko horretan. Ez du eragin handirik, ez bada euskara-erabileraren emaitzetan.