Arteman: euskarazko komunikazio eta diseinu enpresa
2004/12/20
Arteman Arrasaten kokatutako komunikazio eta diseinu enpresa da. Urtetako eskarmentu profesionala duen lantalde gaztearekin dago osatua. Bere jarduna komunikazioan, diseinu grafikoan eta webgintzan oinarritzen da gehienbat. Orain, CodeSyntax-ek garatutako webgunea jarri dute martxan.
Artemanek egiten duen lanaren gaineko informazioa, bezeroen zerrenda, lan-taldearen berri eta albisteak aurkituko dituzu webgunean.
Artemanen lan ildoa bost arlotan banatzen da
- Komunikazio planak. Komunikazio planen eta kanpainen lantzea.
- Komunikazio grafikoa. Diseinu grafikoa eta editoriala.
- Kanpo publizitatea. Hesien edo publizitate kanpo-euskarri estatikoen ustiaketa.
- Toki hedabideak. Tokimedia. Publizitatearen kontratazioa eta gestioa euskarazko toki hedabideetan.
- Webgintza. Webguneak sortu eta kudeatzen dituzte.
Komunikazioaren eta diseinuaren gaineko albisteak
Albisteen atala ere badu Arteman.org-ek. Atal horretan, beraien lanen gaineko berriez gain, komunikazioaren eta diseinuaren gaineko albiste zabalagoak argitaratuko dituzte.
CodeSyntax-ek garatuta
CodeSyntax-ek garatu du alde teknikoa, Korpoweb plataforma erabiliz. CodeSyntax-en Korpoweb soluzioak, teknologia dinamikoa eta aurreratua erabiliz, enpresen atari korporatiboei erantzuten diete. Besteak beste, oinarrizko Korpoweb-ak honako ezaugarri hauek ditu:
- Eleaniztasunerako prestatuta dago
- Kudeatzeko erraza da
- Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzen du
- Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta dago
- Diseinu korporatibora moldatzeko gauza da, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.
Webgunearen diseinua Artemanek eta CodeSyntax-ek egin dute, elkarlanean.