Arkeologia digitala - Youtube 2005
Gure lanean, eta lankide guztiak bulego berean gauden arren, posta-zerrendak erabiltzen ditugu gure arteko koordinaziorako eta proiektuak kudeatzeko.
Gaur goizean, lankideen arteko mezu-trukeen artean beste kontu baten bila nenbilela, bilatzaileak emaitza hauxe eman dit. 2005ko mezu bat: Codesyntaxen Youtube aipatu genueneko lehenengo aldia.
Hiru lerro besterik ez dira. Baina kuriosoa da perspektiba "historikoa" horrelakoetan; zer esanik ez sareaz eta Internetez dihardugunean:
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: [CS] Bideoak YouTuben
Data: Mon, 21 Nov 2005 11:41:10 +0100
Nork: Josu Azpillaga
Nori: CodeSyntax
Oso ona YouTube, bideoen flickr omen den hau.
Di-da batean bideoak igo eta ikusteko aukera.
Igo ditudanak, hemen:
http://www.youtube.com/profile_videos.php?user=jazpillaga
URLak ez dira oso garbiak, baina tira.
Gero, bideo bakoitza flash formatuan copy+pega eta takk, zure webgunera:
azpi
---------------------
Asmatu zuen, gure Azpillagak.
Tipo onak, Youtubeko gazte hasiberri haiek. ;-)
(oharra: youtube 2005eko maiatzean sortu zuten Californian hiru gaztek; 2006ko urrian Googlek erosi zuen 1600 milioi dolarren truke; wikipedian)