2002/11/30
CodeSyntax-ek zenbait produktu aurkeztu ditu UEU -k antolatutako Software Libreari Buruzko II. Euskal Mintegian, 2002ko azaroan.

Honako aplikazioak aurkeztu dira:

Honako aplikazioak aurkeztu dira:

  • HobeBila , euskarazko bilaketen hobetzailea. Programa xume baina indartsua, doakoa eta librea. Aurkezlea: Luistxo Fernandez.
  • Web-etik Quark-era. Web aplikazio batetik papera (kasu honetan, inprimategira bidaltzeko moduko Quark maketazio programako fitxategiak) nola ekoiztu daitekeen erakusten duen aplikazioa. Goiena Komunikazio Zerbitzuentzat egindako lan baten emaitza da hau. Aurkezlea: Maite Rementeria.
  • Zope eta CMF : kolaborazio atariak egiteko sistema azkarra. CMS motako software honekin egindako lehen ataria sarean dugu jada, Ulibarri.info gunea. Aurkezlea: Josu Azpillaga.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek