Anesvad.tv, sareko telebista katea
Orain gutxi plazaratu dugun Anesvad.tv bideo-plataforma Plone eta Plumi erremintak erabiliz garatu dugu. Plone gure ohiko CMSa da, eduki ugari kudeatu behar dituzten webguneentzat erreminta egokia. Plumi aldiz bideoak partekatzeko eta komunitatea sortzeko Ploneren gainean eraikitako erreminta da.
Anesvad.tv-ra hainbat bideo-formatu karga daitezke: flv, avi, mp4, swf eta abar. Kargatzen duguna kargatuta, automatikoki mp4 formatura pasatzen du, baita OGV formatu librera ere (HMTL5-ekin bateragarria). Bideoaren player-erako Flowplayer darabilgu.
Telebista kanal honetan hirugarren munduko biztanleen osasuna hobetzeko beraien ekimenen berri ematen dituzte, tartean Proyecto Habla delakoa, mugikorrekin bertako jendeari grabatutako bideoak. Igotako material guztia gaiaren, herrialdeen eta motaren arabera sailkatua dago.
GKE honen estrategia zabalago baten barruan kokatzen da Anesvad.tv webgunea. Izan ere, Anesvad-ek era berezituan landu nahi du sarea, Anesvad.tv eta bere webguneaz gain sare-sozialetan ere badabiltza era aktiboan elkarrizketak mantenduaz (horra Facebook-eko orria edota Twitterreko erabiltzailea).