Agur Steve
Steve Jobs gizon argia izan dugu, teknologiaren etorkizuna irudikatu eta errealitate bihurtzeko gai izan da. Bere bizitzan zehar erori eta berriro jaikitzeko ausardia eta jakinduria izan du. Argi dago, horrelako pertsonaia batek (edo kasu honetan Jobs-ek ordezten duen Apple etxearen produktuek) amodiorik sutsuena edo gorrotorik amorratuena sortzeko doaia daukatela. Pertsonalki estimatzen nuen pertsonaia (ezezagun bat estima daitekeen neurrian), eta pena hartu dut hil dela enteratu naizenean. Asko gustatzen zitzaidan Jobsek mundu guztia bere hurrengo mugimenduaren zain jartzeko zuen kapazitatea.
Ez naiz sarritan Jobsen erabakiekin (Appleko zuzendari gisa, Apple etxearen erabaki eta Jobsenak berdintzat hartuta) ados egon. Kasu, Mac OSXren euskarazko itzulpena betatu zuenean edo 12 hazbeteko PowerBook eramangarria eten zutenean, edo guztia kontrolpean (iTunes, iTunesStore) izateko joera horrekin,... Baina tipo argia izan dela ezin ukatu eta teknologian zeresana eman duena. Hortaz, lerro hauek nire omenaldi txikia baino ez dira.
Omenaldi honekin bukatzeko hemen CodeSyntax-ek Jobs-en gailuekin izandako erlazioaren irudi batzuk:
- CodeSyntax.ek izan zuen lehen ordenagailua Luistxoren iMac bat izan zen:
Argazkiak.org | Luistxo Jobs © cc-by-sa: codesyntax
- 2006an eramangarriak behar genituen eta 2 MacBook txuri erosi genituen. Orduan kalitate/prezio/pixu erlaziorik onena zeukaten eramangarriak zirela iruditzen zait.
- Azkenik mugikortasun kontuak tarteko iPad bat erosi genuen
Hemen familia guztia:
Argazkiak.org | Aitzol gure Apple produktuekin © cc-by-sa: codesyntax
Agur Steve.