ADAGIO: Adimen Artifizial sortzailean oinarritutako konponbide batean elkarlanean
LKS, ATHLON, SS4C, KREAN, ONDOAN eta CODESYNTAX enpresek osatutako partzuergoak, VICOMTECH Zentroaren laguntzarekin ADAGIO proiektuan gabiltza lanean.
ChatGPT merkaturatzeak eragin handia izan du bai esparru akademikoan, bai enpresan. Ikusmin handia sortu da Adimen Artifizial Sortzailearen teknologia erabilera profesionaleko hainbat kasutan aplikatzeko aukerei buruz.
ADAGIO proiektuaren helburu nagusia da Adimen Artifizialeko eta Large Language Modelseko (LLM) teknologien bidez eremu espezifikoetara egokitu daitekeen testua automatikoki sortzeko
sistema bat ikertu eta garatzea. Partzuergoko enpresek berek zehaztuko dituzte domeinu espezifiko horiek, baina, gure kasuan, euskararen eremuarekin, Internetarekin eta software librearekin lotutakoak lehentasunezko interesekoak dira, gure bezeroen jarduera-sektoreetako berariazkoez gain: industria, eraikuntza, makina erreminta, packaging, irakaskuntza, ingurumena, sindikalismoa, nazioarteko lankidetza. ... .
ADAGIO proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.