ABIAN: II. Lanbide Heziketa Azoka
Eskualdeko Lanbide Heziketa zentro guztiak parte hartuko dute, ARMERIA ESKOLA, IMH - MAKINA ERREMINTAREN INSTITUTUA, MEKA LANBIDE ESKOLA, UNI EIBAR-ERMUA, MUTRIKUKO INSTITUTUA, P.C.P.I. EIBAR - HASIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAKO PROGRAMA, P.C.P.I. ERMUA-MALLABIA LANBIDE HASTAPENERAKO ZENTROA, DEBEGESA (Debabarreneko garapen agentzia), eta bertan izango da CodeSyntax ere bai.
ABIAN Azokak, (@AbianAzoka twitter sarean) Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eskualdeko erakunde eta enpresa ezberdinen babesa jaso du.
Gaur egun Lanbide Heziketako 33 espezialitate ematen dira, eta Debegesa garapen agentziako arduraduna den Juan Ángel Balbás-ek zioen moduan: ‘’la mayor empleabilidad registrada en la comarca de Debabarrena se da en la formación profesional’’.
Azokaren egitaraua hemen kontsulta daiteke. Hasiera ekitaldia asteazkenean, martxoak 11, goizeko 10:00etan izango da eta bertan izango dira Ricardo Barkala, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordea, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Diputatua.
Inaugurazioaren ondoren, parte hartuko dugun "LH, ENPLEGUA HELBURU” gaia jorratuk den mahai inguru irekia izango da Armeria Eskolako ekitaldi aretoan. Ricardo Barkala eta Jon Peli Uriguen-en gain, Invema-AFM-ko Patricia Tames, Ego Gain gerontologia zentruko Begoña Gutiérrez, Etxe-Tar enpresako Patxi Samaniego eta ni CodeSyntax aldetik parte hartuko dugu.
Hiru egunen zehar ekitaldi ezberdinak izango dira, adibidez Pep Torres-en “THERE IS NO BOX: Innovación y creatividad nuevas tendencias del mercado”, tailler praktikoak, nola egin bideocurriculum bat esate beterako Daiteke-ko jendearekin, edo Enplegu eta Lan Sailburuordetzak bultzatutako Urratsbat ekimenaren aurkezpena, adibidez.
Azken finean, Debabarrena eskualdean betidanik indarra izan duen Lanbide Heziketa bultzatu eta balorea emateko garrantzi handiko ekimena eta, arduradunen esanetan, gure eskualdean gaur egun ere indarra eta lanera sartzeko bide oso ona eskaintzen duen hezkuntza sistema plazaratzeko aukera.