2024/02/26
ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin gauzatzen da eta aurten ere, CodeSyntaxek, azokaren VI. edizioan parte hartzen du babesle eta enpresa laguntzaile moduan. Azoka, SD Eibar klubeko instalazioetan izango da, Ipuruako aparkalekuan.

Otsailaren 28tik martxoaren 1era, Debegesa Garapen Agentziak ABIAN azokaren VI. edizioa antolatu du Eibarren, helburu nagusia eskualdeko prestakuntza-eskaintza profesionala ikusaraztea eta balioan jartzea den arren, beste helburu batzuk ere baditu. Hala nola, lanbide heziketaren gaineko informazioa gaztei modu errazean helaraztea, langile aktiboei eta langabeei eskaintzaren berri ematea, herritarrei Lanbide Heziketaren garrantziaz ohartaraztea eta entitate, erakunde eta eragile sozialen parte-hartzea bultzatzea.

ABIAN 2024 presentación feria

 

ABIAN 2024 irekiera hitzaldiak

CodeSyntax-ek, euskal enpresei ezagutza eta talentua transferitzen laguntzeko apustuan, enpresa laguntzaile gisa parte hartzen du azoka honetan. Azokak Basque Precision Technology District (BPTD) ekimenaren helburuekin bat egiten du bete-betean, eskualdeko industria-sektorea bultzatzeko, eta baita ere beste sektoreetakoekin.. Izan ere, eskualdeko enpresen laguntza izatea garrantzitsua dela ulertzen dugu, eta argi uzten du zuzeneko harremana eta LHren eta enpresen arteko lankidetza-sarea.

IV. Edizioan gure lankide den Bittor Poza elkarrizketatu zuten. Elkarrizketa ikusteko klik egin hemen.

Debabarreneko zortzi udalek antolatzen dute azoka Debegesa garapen elkartearen eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe guztien bitartez:

 

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek