CodeSyntax - Interneten adituak: Eneko Astigarraga
CodeSyntax, Irontec eta Zylk Brasilen
2012/03/15Egunotan Brasilen gabiltza ESLEren, Euskadiko Software Libreko enpresen elkartearen, Lankidetzan Lehiakortasuna hobetzeko eta Merkatu berriak bilatzeko planaren baitan. Gurekin batera Irontec eta Zylk enpresak, elkarteko bazkideak baita ere, etorri dira Brasilgo software merkatuaren egoera gertutik ezagutzera, erronkak eta aukerak, merkatua irekitzeko asmoz.
Informatikari bila ari gara
2012/01/09Iaz 10 urte bete genituen CodeSyntaxen eta dagoeneko Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu bai Euskal Herrian bai nazioartean. Etorkizunari begira gehiago egin nahi ditugu. Horregatik, gurekin lan egiteko jende bila ari gara, eta informatikari bila ari gara une honetan. Web ingurunean garatuko du informatikari berri horrek, Python lengoaian nagusiki. Programazioan esperientzia edo zaletasuna izatea kontutan izango da. Eta euskara eta ingelesa ezinbestean.
Malagako Libre Software World Conference 2010
2010/10/28"Nosotros no cancelamos" lemapean muntatu da Malagako Libre Software World Conference 2010 eta bartan izan gara, software askearen ekosisteman mugitzen diren erakunde, eragile eta batez ere sektoreko beste enpresa askorekin.
SALE, Software Librea bultzatzeko Bulego Teknikoaren aurkezpena
2010/07/08Software Libreari buruz betidanik jakin nahi izan zenuen guztia (eta inoiz ez zinen ausartu galdetzera) jardunalda eta Software Librea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bulego Teknikoa aurkezpena.
Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea
2010/02/21Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea izenpean Deustuko Unibertsitatean ospatu den topaketa interesgarriaren kronikatxoa.
Tokikom atariaren aurkezpena Durangoko Azokan
2009/12/08Euskarazko tokiko hedabideak osatzen dute TOKIKOM eta nolabait esateko Topagunearen aldizkarien marka bateratua da. Topagunearen Hedabide Saila 45 hedabidek osatzen dute: paperezko aldizkariak, irratiak eta telebistak ere bai, gehi haietako askok dituzten albistegi digitalak. Testuinguru honetan, Tokiko hedabideen jario agregatzailea garatu dugu Topagunearentzat, TOKIKOM webgunean jarraitu dezakezue.
Zugaz.com: gazteendako sare sozial euskalduna
2009/06/21Lehendik ezagutzen ditugu Facebook eta Tuenti . Bada, Zugaz.com ere horrelako sare sozial bat da gazteendako. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, webgunean bertan jolastu ahal izateko. Goienarentzat garatu dugu eta euskara hutsean dago.