CodeSyntax - Interneten adituak: Eneko Astigarraga
Plone eta Python Europako "Sharing & reuse 2018" sarien atzean
2018/07/25Administrazio ataleko Europako "Sharing & reuse 2018" saria IMIO (Intercommunale de Mutualisation Informatique et Organisationnelle) erakunde publiko belgikarrarentzat izan da. Erakunde hau PloneGov ekimenaren oinordekoa da (CodeSyntaxetik bertan parte hartu genuen bere hastapenetan) eta Plone zein Python darabiltza erakundea osatzen duten Valoniako udalei web aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzeko. Software librearen aldeko apustu sendoa egiten duten erakunde publiko eta udalak.
Open Energy merkatu-ikerketa aurkeztuko dugu
2018/04/26ESLEko (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkarteko) Nemix, Zylk eta CodeSyntax enpresok osatzen dugu Open Energy aliantza eta maiatzaren 17an argitaratuko dugu energia eta elektrizitatearen sektorearen inguruan egin dugun merkatu-ikerketa, digitalizazioa, gauzen Internetan eta Industria 4.0-aren esparruan.
Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en
2017/02/13Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara. Informatika lanak egiteko bi pertsonen bila, alegia.
Software adimenduna Industria (eta profesional) adimendunentzat
2016/06/13Iragan asteartean "Software adimenduna Industria adimendunentzat" jardunaldian parte hartu genuen. SPRI, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundeak antolaturiko topaketa honetan software irekiak egin dezakeen ekarpenaz hitz egin nahi izan dugu. Teknologia irekiek ekarpen handia egin dezakete sortzen ari den industria iraultzan, industria 4.0 edo industria adimenduna delakoan.
Open Data Hack Day Bilbon
2016/03/04International Open Data Hackathon delakoarekin batera, Open Data Hack Day Bilbao ospatu da Bilboko Auzo Factory Rekalden. Aurreko urteetan bezala, jardunaldi interesgarria.
Software librea datorren industria berriarentzat
2015/11/27Datorren abenduaren 2an, ESLE Euskadiko Software Libre eta Ezaguera Irekiko enpresen elkarteak, Bizkaia Enpresa Digitala kudeatzen duen TECNALIA-rekin batera, "Software librearen aukerak industriarako" jardunaldia antolatu du. Bertan, ESLE elkarteko beste enpresa batzuekin batera parte hartuko dute CodeSyntax-ek et Zermik ingeniaritzak bere eskaintza bateratua aurkezteko.
Baltistan Fundazioa babesten, mendizaletasunean elkartasuna bide
2015/04/16Baltistan Fundazioak Mendizaletasuna elkartasun bide du hizpide, eta hezkuntza, genero berdintasuna eta mendia uztartuz, hitzaldia eta mahai-ingurua antolatu zuten Fundazioko bolondresak Arrasaten. Ulma, Fagor, SUA, Gertu edo Bolintxo enpresekin batera, CodeSyntax-etik gure laguntza eta babesa eskeini genion ekitaldiari.
ABIAN: II. Lanbide Heziketa Azoka
2015/03/09Datorren asteazkenean, martxoak 11, Debabarrena eskualdean ABIAN, II. Lanbide Heziketa Azokari emango zaio hasiera. Armeria Eskolan izango da, ostirala arte luzatuko da eta parte hartzeko aukera izago dugu.