Egunean Behin: 5 urte, 220.000 jokalari eta 50 milioi partida

2024/03/08

Duela 5 urte plazaratu zuen CodeSyntax enpresa eibartarrak EGUNEAN BEHIN, mugikorrerako galdera erantzunen joko ezaguna, eta 220.000 jokalari, 14 denboraldi, 160 aste eta 50 milioi partida baino gehiago izan ditu Egunean Behin-ek 5 urte hauetan. Euskarazko Kultura Digitala bultzatzen lagundu du, eta urteurrena ospatzeko kamiseta esklusiboak zozketatu ditu bere 5. urteurrenean.

+

HEKIMEN elkartearen 2024 urteko batzarra

2024/03/01

Gaur goizean Sustatu bidez kide garen Hekimen Elkartearen batzarrean izan gara eta 2024 urterako plangintza eta aurrekontua onartzeaz gain, euskarazko komunikabideen egoeraren inguruko irakurketa zabaldu nahi izan da.

+

ABIAN 2024 Debabarreneko VI. Lanbide Heziketa Azoka

2024/02/26

ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin gauzatzen da eta aurten ere, CodeSyntaxek, azokaren VI. edizioan parte hartzen du babesle eta enpresa laguntzaile moduan. Azoka, SD Eibar klubeko instalazioetan izango da, Ipuruako aparkalekuan.

+

ADAGIO: Adimen Artifizial sortzailean oinarritutako konponbide batean elkarlanean

2023/12/27

Eremu espezifikoetara molda daitekeen testua automatikoki sortzeko sistemetan interesatuta gauden enpresa-partzuergoa Adimen Artifizial sortzailean ari gara elkarlanean. Horrela, CodeSyntax-ek parte hartzen duen partzuergoak "ADAGIO - testu egokitua sortzeko AA sortzailean oinarritutako soluzioa" izeneko I+G proiektuan dabil lanean, bezeroentzat edo euskara bezalako hizkuntza espezifikoentzat irtenbide espezializatu, egokitu eta pertsonalizatuak garatzeko.

+

Kontsumitzaileak eta tokiko eragileak merkatu elektrikoan integratzea

2023/12/11

Lehendabiziko tokiko energia-komunitate industrialaren sortzaile eta aitzindari moduan, eta ingurumena, ekonomia eta gizartearen iraunkortasunarekin konprometituta dagoen enpresa gisa, CodeSyntax-ek "Kontsumitzaileak eta tokiko eragileak merkatu elektrikoan integratzea" jardunaldian parte hartu du. Urtero egiten diren Energia Jardunaldi hauek, aurten lehen aldiz Gipuzkoako Klima Aldaketaren NATURKLIMA Fundazioan egin dira.

+

Egunean Behinen aurpezpenak Sarean Euskaraz eta Xare "Jardunaldiak 2023"

2023/10/11

Sarean Euskaraz eta XARE euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmoak dira. Egitasmo hauen protagonistak gazteak, euskara eta teknologia berriak dira. 2023ko Jardunaldiekin hasteko Urriaren 11n eta 12an Iruñeko Baluarte Jauregian izan ginen, bertan Iruñerriko hamar ikastetxeetako DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gazteekin "Egunean Behin" jokoarekin "Sarean Euskaraz" programan parte hartzen.

+

PLONECONF 2023 Konferentziaren parte-hartzaileek Eibarren edertasuna aurkitu dute: #prettyEibar

2023/10/11

Pasa den urriak 2-tik 8-ra Eibarren ospatu den Plone Conference-ra etorri diren 230-tik gorako partehartzaileek Eibarko argazki ederrena aurkitzeko lehiaketa batean parte hartu dute. Konferentziaren antolatzaileek (Eibarko CodeSyntax enpresa) erronka jarri zieten bisitariei, Eibarren ikusten zituzten toki politei argazkia atera eta sare sozialetan konpartitzeko ( Twitter eta Mastodon sareetan).

+

PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren lehen balorazioa oso positiboa da

2023/10/10

PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia oso arrakastatsua izan da, bertan formakuntza, hitzaldi eta garapen sprint saioetan 26 herrialdetatik (Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Mexiko, Brasil, Hegoafrika, India, Ingalaterra, Alemania, Errumania, Frantzia, Italia...) etorritako 220 pertsonak hartu dute parte. Gainera, beste 560 pertsona gehiagok (ia 800 pertsona guztira) jarraitu dute streaming bidez emandako saioetakoren bat.

+