JakiZU! elikadura jasangarria sustatzen

2024/10/28

JakiZU! CodeSyntax, ACEDE – H-Enea Living Lab eta EROSKI-ren elikadura jasangarritasunaren aldeko proiektua da: gamifikazioaren bidez jasangarriagoa izaten ikastea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Misioak 2024, Elikadura Jasangarria programak finantzatua.

+

PLONE CMSak 23 urte: berrikuntza eta komunitatearen indarra

2024/10/04

Duela 23 urte plazaratu zen Plone 0.1ren lehen bertsioa, eta duela 23 ordu egin da bere azken eguneraketa. Harro gaude gure komunitateak aktibo eta indartsu garatzen jarraitzen duelako CMS ireki hau. Zorionak Plone!

+

SEGRES: 4.0 industria, Immunitate-Sistema Artifizialetan oinarritutako zibersegurtasuna

2024/09/24

CodeSyntaxek parte hartu duen SEGRES proiektuaren helburua Giza Immunitate Sistema konplexuak inspiratutako zibersegurtasun eredu berri baten kontzeptualizazioan aurrera egitea izan da. Proiektua 2024ko ekainean amaitu da, eta CDTIk finantzatu du Zientzia eta Berrikuntza Misioak programaren barruan. Bertan, enpresa, ikerketa-zentro eta unibertsitateen partzuergo batek parte hartzen du.

+

BPTD elkartearen batzarra: Industria berrikuntza eta lankidetza

2024/06/14

Ermuan ospatu den BPTD elkartearen urteko batzarrean, 60 enpresa baino gehiago bildu gara, industria eta zerbitzu aurretuen ekosistema arin eta lehiakorra sustatzeko asmoz. Hitzaldiak, saregintza eta elkarlana izan dira eguneko gai nagusiak.

+

GUKA aurkeztuko da astelehenean

2024/05/17

Komunikazioaren digitalizazioari osotasunean erantzun ahal izateko eta txikien arteko indarrak batzeko, GUKA aurkeztuko da astelehenean Azpeitian. Urola kostako komunikabideek batuta, hiru hanka dakarren estrategia berriarekin: marka eraldaketa, eskaintza berria, eta kidetzeko formula berria.

+

Erasmus+: Europako irakasleen bisita gure bulegora

2024/05/08

Gaurkoan, Danimarka, Finlandia, Alemania eta Herbeheretatik etorritako Lanbide Heziketako irakasleak hartu ditugu CodeSyntax-en, Erasmus+ programaren barruan antolatutako bisita batean. Beraien helburua da gure lana ezagutu eta ikasleek gurekin izan dezaketen esperientzia hobeto ulertzea.

+

Webgune eta aplikazio aurreratuak ETEentzako

2024/04/24

Industria eta zerbitzu sektoreko ETEentzako webguneak eta aplikazioak garatzea gure espezialitatea era bada. Azken hilabetean Pixel Sistemas, Vicente Berrizbeitia SL, edo Developair Technologies bezalako enpresentzako proiektuak egin ditugu, beren jardunari balio erantsia emanez.

+

Berrikuntza eta Komunitatea ospatzen: World Plone Day 2024

2024/04/23

Apirilaren 17an, gure komunitate globalak World Plone Day ospatu zuen, Python-en oinarritutako kode irekiko edukiak kudeatzeko sistema honen garrantzia nabarmentzen duen ekitaldia. Web gune seguruak garatzeko tresna boteretsua izateaz gain, Plone hobetzen laguntzen duten garatzaile, diseinatzaile eta erabiltzaileen komunitatea ere bada Plone.

+