CodeSyntax - Interneten adituak:
Javier Etxebeste, Betor hitzaldian: argia dago tunelaren amaieran
2012/05/03Yahoon ibili zen Nestoria sortu aurretik, eta bietako esperientziak partekatzeaz gain, egungo krisia eta etorkizunera begirako ikuspegi baikorra eskaini zuen Javier Etxebeste Interneteko ekintzaile euskaldunak, Betor hitzaldi sortako bere txandan, joan den astean Donostian. Zinez hitzaldi interesgarria suertatu zen. Artikulu honetan, ekarri zuen aurkezpena ere itsatsi dugu.
Langune, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkartea
2011/04/08Beste hainbat erakunderekin batera, iaz sortutako Langune elkartearen bazkide da CodeSyntax. Pasa den martxoaren 15ean aurkeztu genuen webgunea, elkartearen Batzar Orokorrean.
Telebistan, Twitter eta Umap zer diren azaltzen
2010/11/22CodeSyntax-eko Luistxo Fernandez telebistan egon da, ETBko Arratsaldero programan Twitter eta Umap zer diren azaltzen. Bideoa ekarri dugu hona.
Hedabideen eta sare-sozialen bidegurutzean jardunaldia
2010/11/11Twitter komunikazioan izaten ari den eraginaren inguruko jardunaldia antolatu dugu datorren asterako, CodeSyntax-en 10. urteurrena etorkizunera begira ospatzeko. Hedabide molde berriak, Twitter komunikatzeko formatu gisa eta Umap proiektuaren aurkezpena egingo dugu bertan.
Tuentik bideojokoak eta checkin egiteko aukera gehitu ditu
2010/07/14Aldaketa ugari egin ditu Tuenti sare sozialak azken hilabeteotan: hizkuntza berriak (tartean euskara), Tuenti orrialdeak, lekuak checkin egiteko aukerarekin...