Transformazio digitala industria, enpresa eta erakundeetan
Urteak dira CodeSyntaxen hainbat lankidetza proiektu ireki ditugula industriaren transformazio digitalaren esparruan. Hona hemen zenbait erreferentzia:
-
ULMA GROUP 4.500 pertsona 80 herrialde baino gehiagotan
ULMA Taldea osatzen duten enpresentzat hogei aplikaziotik gora garatu ditugu: Begira aldizkari korporatiboa; webguneak; Intranetak; aplikazio eleanitzak; teknologia irekietan garapenak, mantentze-lanak eta aholkularitza
-
ORONA GROUP 4.300 pertsona 9 herrialdetan
Azken urteetan hainbat proiektu garatu ditugu ORONA Taldea eta bere Belgika, Luxenburgo, Frantzia, Erresuma Batua, edota Danimarkako filialentzat Python, Django eta Plone teknologiak erabiliz.
-
FAGOR AUTOMATION 600 pertsona 50 herrialdetan
Fagor Automationen makina industrialek kontrol- eta bisualizazio-sistemek darabilten HMI (Human Machine Interface) berriaren garapenean dihardugu lanean. Proiektuaren helburua da sistema errazago eta intuitiboagoak edukitzea makina industrialetan, distantziara modu erraz eta seguruan kontrolatuak izatea (hobekuntzak, eguneraketak, pertsonalizazioak eta abar egiteko). Horrela, Fagor Automation laugarren industria iraultzaren bidean dago bere etorkizuneko makinekin.
-
ELAY, hiru kontinentetan 200 langile dituen ETEa
Besteak beste automobilgintzaren sektorearentzat mekanizatuan eta mozketa finean dihardu ELAY enpresak. CodeSyntaxek bere nazioarteko presentzia eleanitza sendotzen lagundu du, bere txinerazko webguneak erakusten duen moduan.
-
IG4 - IoT, Internet of Things, eta 4.0 agronomia
Nekazaritzaren sektrorean nekazaritza 4.0 moduan izendatu dezakegun proiektu batean gabiltza lanean IG4 Agronomía enpresarekin batera ingurugiroaren monitorizaziorako plataforma batean. GlobalSens du izena IG4 enpresaren monitorizazio-plataformak; nekazaritza sektoreko IoT, "Gauzen Interneta", proiektu honetan 250 estazio eta landa-eremuren jarraipena egiten da Espainian, Portugalen eta Afrika iparraldean.
Industria alorreko ETEekin lanean
Industria eta zerbitzuen sektoreko enpresa ugarirekin egin dugu lana: SOMABE, PIXEL Sistemas, NEURTEK, FRESMAK, BERRIZBEITIA, IMH, SCHAEFFLER Iberia, Transportes Bidasoa, LARZEP (Actuant Corporation), Marcajes Tellería, TRUST, Berrizbeitia, Talleres Arrieta, GECSA, Bexen Cardio, IRIZAR eta abar.
Hemen ikus ditzakezu haientzat egin ditugun proiektuak.
Elkarrekin proiekturen bat egin dezakegula uste baduzu, jarri gurekin harremanetan.