KIMUAK Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programa da. Katalago batean euskal film labur onenen aukeraketa batzen du zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzeko.

KIMUAK katalogoa (Etxepare Euskal Institutua eta Zineuskadi) zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzen da, film laburren sorta berria nazioarteko ikuslegoari helarazteko eta oro har film labur horien promozioa eta sustapena egiteko.

Katalogoa kudeatzeko, film laburrak aukeratzeko, baloratzeko edo nazioartean zabaltzeko informazio sistema garatu dugu, Python lengoaian garatutako Django framework-a erabiliz.

  • Tresna publikoa, informazioa orokorra, aukeratutako laburmetraiak, festibalen informazioa, albisteak, erregistroa eta abar ditu,...
  • Tresna pribatuan erabiltzaile mota ezberdinak (kudeatzaileak/Zineuskadi egileak, epaiak, katalogoa ikusteko baimena dutenek/festibalak…), baimenen arabera, barneko katalogoa, sailkapenak, bestelako laburmetraiak, fitxak, … ikusteko edo kudeatzeko aukera dute.

Plataforma eleanitza da, eta hizkuntza ezberdinetan dabil.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak