Xflow eta Bilbo, eduki eleanitzen kudeaketa
Xflow produktua XLIFF eta TMX gainean eduki eleanitzen kudeaketarako tresna indartsua da, Zope plataformaren gainean.
Soluzioa Localizer produktuan oinarrituta dago, eleaniztasunari aurre egiteko oinarri finkoan beraz.
Flux moduloa Python lenguaian idatzitako tresna da eta lan fluxuak eraginkortasunez eta malgutasunez kudeatzea bideratzen du.
Xflow produktuak, Flux moduloan oinarritutako dokumentuen itzulpen eta argitaratze fluxuei prestazio berriak ematen dizkio.
Bilbo produktua Xflow-ek eskaintzen dituen erreztasunak erabiltze adibide bat da. Argitaratze eta itzulpen fluxue sensibleak diren propietate eleanitzak dituen produktua da.
Azalpenak
X-Flow: XLIFF eta TMX gainean eduki eleanitzen kudeaketa
Zuzendaria: Inés Jacob Taquet
Ikertzaile nagusiak: Joseba Abaitua Odriozola, Jesús Luis Díaz Labrador, Fernando Quintana Hernández
Enpresa: CodeSyntax
Unibertsitatea: Deustuko Unibertsitatea
Datak: Urriak 2002 - Abenduak 2003
Testuingurua: Zientzia eta Teknologia Euskal Plana
Zehaztapenak:
Helburu nagusia Lokalizazio eta itzulpen proiektuen garapen fase ezberdinetan eduki eleanitzen fluxuen kudeaketa erreztea da. Mota hauetako proiektuei zuzendutako errekurtsoak optimizatu, batez ere Internetera zuzendutako informazio eta argitaratze sistemetan.
Proiektu honekin, honako hau lortu nahi zen:
- Eduki eleanitzak eta itzulpen memoriaen laguntzarako tresna informatikoak ikertu, hautatu eta antolatu. (TMX eta TBX estandarren gainean)
- TMX eta XLIFF estandarretan oinarritutako testu eta itzulpen fluxuen kontrol sistema bat garatzea.
- Eduki eleanitzen mantenurako eta formatu hauetara egokitutako tresnak sortu.
Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barnean proposatutako proiektua.
Proiektuan sortutako prototipoak Bilbo eta Xflow produktoak dira.