Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren aurrean
Programa informatikoak patentatzeari buruzko Europar Direktibaren berehalako berrespen-prozedura dela eta, enpresa sinatzaileek bere kezka azaldu nahi dute, proposatutako direktibaren berrespenak bete-betean eragiten duelako Software Librearen inguruan lan egiten duten euskal enpresen lehiakortasuna.
Horrela, Euskadin Software Librearekin lan egiten duten Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) bereziki kaltetuak izango dira. Bai europako software industria, bai euskal software industria, ETE-z osatzen da, eta ezaguna den bezela, software patente sistemak arlo guztietan gaitz egiten die.
Arazo larrienak ordenagailu programek jasango dituzte. Horregatik, ETE-n aurka egiterakoan, eta Europatik kanpoko ordenagailu-programa erraldoien alde egiterakoan, Europak bere buruari kalte egiten dio.
Behean sinatzen duten software libre garatzaileak, ordenagailu-programen merkatu lokala indartzen duen negozio-eredua darabilte. Software garapenean eta ordenagailu-programen salmentetan sortutako kapitala gure mugetan mantentzeaz gainera, balio erantsia eta berrikuntza ahalbideratzen dute. Aitzik, europar direktiba honek euskal enpresa hauen eraberrikuntza eta erreakzio-indarrak oztopatzen ditu.
Aipatutako guztiagatik, bere kezka azaldu nahi dute uztailaren 5etik 7ra Software Patenteen Direktibaren Bigarren Irakurketan egingo den bozketaren inguruan, non 30 lobby baino gehiagok era kezkagarrian ETE-n izenean jokatuko duten.
Donostia, 2005eko uztailaren 5ean.
Alianzo, Codesyntax, eFaber, eiTD, FitBak, Igarcom, Indaba, Include-TIC, Irontec, Jakinbidea, KAM, Neofis, Pausumedia, Sarematica, Seinale, TuxTek, Webalianza, Zuhar, Zundan, Zylk.net
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
2024ko Plone Konferentzia
2024/12/16
Nola erakutsi mendi ibilaldiak webgunean?
2024/12/12