Lokalizazio ikastaroa emango du Luistxo Fernandezek
Gaur egun gizarte eleanitzak hizkuntza batetik bestera egin behar izaten dituen joan-etorrietan aritzeko konputagailua ezinbestekoa du. Alor honetan trebatzeko urtarrilaren 24an hasiko den ikastaro-zikloa antolatu du HIZTEKeko Batzorde Akademikoak.
Badira hiru urte UEUk Eibarren ematen duela HIZTEK masterra, graduondoko unibertsitate-mailako ikasketa bat. Aurtengo ekitaldian, gainera, aukera egongo da ez master osora matrikulatzeko, baizik eta bere modulo osagarrietako batean izena emateko. Hau da, sei modulo dira, batzuk bi egunekoak eta besteak 4 egunekoak, eta plaza libre batzuk daude denetan, 5 eta 7 lagun artean, modulo espezifiko batean interesa duenarentzat. Ikastaro hauek Markeskuan ematen ditu UEUk.
Lokalizazio moduloaz gain, beste bost ere badaude. Informazio gehiago, UEUren webgunean eta zuzenean kontaktatuz:
Ainhoa Latatu 943 82 14 26 titulazioak [a bildua] ueu.org
Lokalizazio ikastaroa bi egunetan izango da, martxoaren 15 eta 17an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara UEUren Eibarko ikastetxe nagusian (Markeskoa). Ikastaroko saio presentzial hauez gain lan praktiko tutorizatua ere zuzenduko du Luistxo Fernandezek.
Bi hitzetan esateko, Lokalizazioa (l10n) eta Internazionalizazioa (i18n) aplikazio informatikoak (dela programak, dela webguneak) hizkuntza batetik bestera moldatzeko, edo aldi berean eleanitz izateko, behar den injinerutza da.
Ikastaroak behin-behineko gidoi honi jarraituko dio:
- Internazionalizazioa (i18n) eta Lokalizazioa (l10n), zer den kontzeptuak
- Lokalizazio lana zer den (stringak, localeak)
- Itzulpen lana zer den kontsetu honetan
- Lokalizazioa Interneteko kontestuan
- Lokalizazioa web aplikazioen zerbitzari batean praktikan
Matrikulazioa: 53.5 EUR (UEUko bazkideak, 45.5 EUR)
Ikastaroa gainditzerakoan UEUren ziurtagiria emango da.
UEUk dioenez, Talde txikiarentzako prestaturiko ikastaroak dira, plaza kopurua mugatua beraz... Anima zaitez eta matrikulatu lehenbailehen!