Nagore Guarretxenak Betorren emandako hitzaldiaren kronika
Gustura nago antolatu ditugun Betor hitzaldi guzti-guztiekin. Denetan lortu du hizlariak bere proiektua azaldu eta pentsaeraren berri ematea. Eta Nagorek horixe lortu zuen. Akting nola sortu zuten. Zeintzuk diren euren proiektu garrantzitsuenak. Bidea eginez aurkitu dituzten oztopoak. Unibertsitate-ikasleek entzuteko moduko hitzaldia.
Izan ere, unibertsitate-ikasleak ziren supermerkatuetako itxaron-ilarak kudeatzeko proiektu bat garatu zutenean. Irakasleek animatu zituzten enpresa sortzera, eta hala egin zuten, Eroski lehen bezero moduan IK2 sistema garatuz. Proiektu horretan hasi ziren mugikorrekin lanean, gerora euren lan gehienen ardatza bilakatu dena.
Itxaron-ilaren kudeaketan ikasitakoa 2009ko Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiko sarreren salmentan aplikatu zuten. Internet bidez saltzen ziren txartelok, etxean inprimatu eta saioan sartzeko barra-kodea eskaneatzen zuen aparailu batekin kontrolatu. Han ikasitakoari esker Barrabarra zerbitzua plazaratu zuten, bezeroek euren ekitaldietako sarreren salmenta eta kudeaketa modu autonomoan egiteko aukera emanaz. Lehia handiko merkatua da sarreren salmentena, aktore garrantzitsuak dituena eta euretako batekin, Kutxarekin, talka egin dute, edota Kutxak bere eskaintza zorroztea lortu dute, komertzialki agresiboagoa eginez.
Aktingen beste proiektu batzuk aurkeztu zituen Nagorek, Kulturize aurrena, zenbait iturritako kultur-agendak hartu eta bateratzen dituen Android eta iPhone aplikazioa. Ondoren beta fasean dagoen beste proiektu propio bat, Dingadanga, enkante sistema bat zenbait produktu prezio merkean lortzeko jokoa.
Proiektu propio hauek bisibilitatea emateaz gain ikasteko ere balio die. Euren bezeroekin egiten dituzten proiektuetan aplikatzeko. Etengabe hobetzen joateko.
Ikusi bideoa, merezi du eta.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
2024ko Plone Konferentzia
2024/12/16
Nola erakutsi mendi ibilaldiak webgunean?
2024/12/12