2024/06/25
Uda hastekotan dela, mendirako kamisetak atera ditugu, CodeSyntaxen eta Mendiak APParen itxura grafikoan oinarrituta. Gure asmoa da datozen asteotan Mendiak Aplikazioaren erabiltzaileen artean banatzea horietako 25. Gainera, salgai ere jarriko ditugu kamisetak.

Pozik gaude CodeSyntaxeko mendizaleak. Politak dira bulegoan jaso berri ditugun kamisetak. Mendiak aplikazioaren grafismoan oinarrituta diseinatu ditu kamisetok gure lankide Zaloa Etxanizek eta asko gustatu zaigu nola geratu diren. Dagoeneko probatu ere egin ditugu azken egunotako gure mendi-igoeretan, ez esan politak ez direnik!

Oraingoz sorta txikia atera dugu, baina gure asmoa da Mendiak APParen erabiltzaileen artean banatzea, batzuk lehiaketa bidez, beste batzuk zozketaz, baita salgai jarrita ere.

Mendiak APP kamisetak unboxing (02)

 

25 kamiseta banatuko ditugu mendizaleen artean

Ekainetik urrira bitartean 25 kamiseta banatuko ditugu mendizaleen artean (hilean 5 kamiseta). Kamiseta batzuk lehiaketa bidez emango ditugu eta beste batzuk zozketa bidez. Parte hartzeko mendi bat igo beharko da, gutxienez, hilabete horretan, GPS bidez markatuta, Mendiak-era.

Ondorengo 5 kategoriak zehaztu ditugu:

  • Hilabetean mendi desberdin gehien igo dituenak kamiseta bat lortuko dut.
  • Hileko argazki politena zein den ere aukeratuko dugu hilero eta irabazleak kamiseta bat jasoko du.
  • Mendi zertifikatu bat igo duten guztien artean kamiseta bat zozketatuko dugu.
  • Hilabetean zehar dominaren bat irabazi dutenen artean ere zozketa egingo da.
  • Amaitzeko, hilabete bakoitzean lurralde jakin batean mendi gehien igo duenak ere kamiseta lortuko du (ekainean Araban, uztailean Bizkaian, abuztuan Gipuzkoan, irailean Ipar Euskal Herrian eta urrian Nafarroa Garaian.

Araudian zehaztu dugu mendizale bakoitzak sari bakarra irabazi ahalko duela.

Mendiak APP kamisetak unboxing (03)

Kamisetak salgai ere bai

Gainera, salgai ere egongo dira gure kamiseta hauek, 18 euroan (BEZ barne, bidalketa-gastuak aparte).

Kamisetaren bat erosi nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan APParen bitartez (aplikazioaren Info atalean dagoen Kontaktu-formularioa erabiliz).

 

mendiak-kamiseta-codesyntax (2).jpg
mendiak-kamiseta-codesyntax (1).jpg
2024-06-13 18.09.07.jpg
kamiseta-mendiak-app-cs.jpg
kamiseta-mendiak-app-cs.jpeg

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek