Iurgi Arginzoniz Betor jardunaldian, laburpena
2014/06/30
FON enpresa aspaldi egin zen ezaguna. 2005ean Martin Varsavsky-k sortua, WiFi-a partekatzeko mundu-mailako sarea osatzea zuen helburu. Bertako Produktu eta Ingeniaritza burua da Iurgi Arginzoniz, eta bere azken arduretako bat Gramofon musika-jogailu adimentsua garatzea izan da, crowdfunding bidez 315.000 dolar lortu dituena.
Sorrera urtean bertan hasi zen Iurgi FONen lanean (bota begiratu bat bere Linkedineko profilari), eta, aipatu dugun moduan Produktu burua da gaur egun. FONen egoeraz hitz egiteaz gain Gramofon proiektuari buruz ere hitz egin zigun pasa den ostegunean. Hemen duzue hitzaldiaren bideoa. Ikusi, merezi du eta:
Jarraian, Iurgi Arginzonizek erabili zuen aurkezpena:
Amaieran, CodeSyntax-eko lagunen artean, gauzatxo batzuk komentatzeko modukoak iruditu zitzaizkigun:
- Denok garapen arinak egiten ditugula saltzen dugun garaian, Iurgi etorri eta erakusten digu nola sortu honelako trasto bat urtebetean. Pentsa dezagun honelako teknologia garatzeko gai den euskal enpresa batengan eta esaidazue zeinek egingo duen hori urtebetean eta dozena-erdi pertsonako garapen taldearekin.
- Nolako ikuspegi internazionalarekin egin duten lan: Espainia bai, baina mundu osoan lanean. Fabrikazioa Taiwanen, diseinua New Yorken, eta abar.
- Negozioetarako FON-eko nagusiaren (Martin Varsavsky) gaitasuna eta abilezia.
- Sorpresa, jakitean I+G eta prototipoaren garapena Getxon egin zela, bi pertsonak eta bi hilabetez. Asko dugu ikasteko, dudarik gabe.
- Ze garrantzitsua den enfokea. Gauza gutxi egiten ditu Gramofonak, milaka feature eta aukera gabe, sinpletasuna enpresaren helburuetara zuzenduta eta ahalik eta erabiltzaile gehienengana iritsi ahal izateko.
- Pena, Euskal Herria galtzen ari dena Iurgi Madrilen edukitzeagatik. Beno, inbertsio modura hartuko dugu, etortzen denerako. ;-)
Iurgi Arginzoniz Berrian ere elkarrizketatu dute. Hemen, atzoko hitzaldiko une bat.
Argazkiak.org | Iurgi Arginzoniz © cc-by-sa: sustatu
Sustatun argitaratu dugu baita ere laburpentxo bat.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
2024ko Plone Konferentzia
2024/12/16
Nola erakutsi mendi ibilaldiak webgunean?
2024/12/12