Ideatecako Iruri Knörr Betor hitzaldian
2012/03/22
Hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Iruri Knörrek Donostian. Ideatecaren sorrera, nortasun eta ibilbidea azaldu zizkigun bertaratu ginen berrogei lagun pasatxoei. Jokoen garapenean zein marketinean egiten duten ahalegina nabarmendu zuen, baita beraien merkatuan AEBetan egoteak zabaldu dizkien ateak ere.
Lehen aldia izan omen zen atzokoa Iruri Knörrek Donostian, eta euskaraz, Ideatecari buruz hitz egiten zuena. Aukera gehiago izango ditu bere hitzaldia oso interesgarria izan zelako. Bere enpresaren zein merkatuaren inguruko informazio ugari eman zuen.
Ideatecaren negozio eredua, marketinaren garrantzia jokoak ezagutzera emateko, plataforma teknologikoen arteko gatazka eta HTML5, San Frantziskora zergatik joan diren eta beste hainbat gai interesgarri.
Laburpen ona irakur daiteke Sustatun Iruriren hitzaldiaz. Edota, ahal baduzu, ikus ezazu hitzaldiaren bideoa.