Euskal literaturari buruzko galdera-erantzun jokoa, Tribualen
CodeSyntax-ek bere lehen aplikazio mugikorra jarri zuen merkatuan uztailean: Tribual. Galdera-erantzun joko bat da, doakoa, eta euskaraz. Android plataforman dago garatua, eta Google Playtik jaitsi dezakezu.
Azken asteotan zenbait berrikuntza ere gehitu dizkiogu jokoari, besteak beste, jokoaren bertsio desberdinak jokatzeko aukera, "tribu" izendatu ditugunak. Matematikakoa, geografiakoa... eta baita euskal literaturari buruzkoa ere.
Euskal literaturari buruzko galderak, Armiarma proiektuko Zubitegitik erauzitako datuekin sortu ditugu. Non edo noiz jaio zen idazle hau? Argazkikoa ze idazle da? Liburu hau norena da? Eta noiz argitaratu zuen? Gure eskerrik beroena Armiarma proiektuari Zubitegiko datuak erabiltzeko baimena eman digulako.
Argazkiak.org | Tribual: Literatura tribua © cc-by-sa: codesyntax
Mekanika errazeko jokoa da Tribual. Sistemak bost galderako sortak emango dizkizu (zuri eta beste erabiltzaile bati), eta ahalik eta bizkorren erantzun beharko dituzu. Onenak eta azkarrenak irabaziko du. Norbere buruaren aurka eta aurkari baten aurka jokatzen da, beraz.
Guztira 8.000 galdera dira euskal literaturarako sortu ditugunak, eta hizkuntzari buruzko beste 2.000 galdera inguru ere erantsi dizkiogu. Guztiak ere automatikoki sortutakoak dira (Tribualen ditugun gainontzeko guztiak bezalaxe).
Euskal literaturaren Zubitegian, une honetan, 886 euskal idazle eta 4.189 idazlan kontsulta daitezke.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
2024ko Plone Konferentzia
2024/12/16
Nola erakutsi mendi ibilaldiak webgunean?
2024/12/12