DDoS erasoa Dinahosting-en
Arazoaren berri izan orduko jarri zen martxan CodeSyntaxeko lantalde teknikoa. Baina arazoaren jatorria hornitzailean egonda eskuak nahiko lotuta izan genituen. Horrelakoetan hornitzaileari zure laguntza eskeintzea baino ez zaizu geratzen.
DDoS (Distributed Denial Of Service bere ingelesezko siglengatik), jasan daitekeen arazorik kontrolagaitzenetakoa da. Eraso mota honetan, milaka (edo miloika) puntu desberdinetatik erasotu nahi diren zerbitzarietara eskaerak bideratzen dira, horren handia da trafikoaren bolumena azkenean zerbitzariek gainezka egin eta zerbitzua emateari uzten diotela.
Ez da erreza horrelako eraso bat antolatzea, ezta gelditzea ere, izan ere zilegi dirudien sare trafikoan ezkutatzen bait da erasotzailea, eta ohiko segurtasun neurriek ez dute detektatzen erasopean zaudela.
Sare mailako erabaki gogorrak hartu behar izaten dira (zerbitzariak saretik kendu, trafiko mota konkretu bat eten,…) horrelakoak geratzeko, eta normalean denboran zehar luzatu behar izaten dira neurriok, izan ere erasoaren izaera sakabanatuak olatu gisara funtzionatu erazten duelako.
Dinahosting-ek post batean azaldu du zer den gertatu dena eta zeintzuk izan diren hartu dituzten erabakiak.
Sentitzen dugu gure bezeroek jasan dituzten zerbitzu etenak, eta horrek eragindako kalteak. Gure lantalde teknikoak egunero lan egiten du horrelako egoerak gerta ez daitezen, lan ixila eta ezkutukoa da, baina gauzek funtzionatuko badute behar beharrezkoa den lana.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
2024ko Plone Konferentzia
2024/12/16
Nola erakutsi mendi ibilaldiak webgunean?
2024/12/12