CS tailerra, blogintza eta Sustatu.com-en inguruan
2009/06/22
CodeSyntax Tailerraren hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, gure bulegoan. Izenburu hau jarri diogu topaketari: "Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako."
Uztailak 8, asteazkena, izango da hitzordua CodeSyntax-en egoitzan, Eibarren, 16.00etan. Izenburu bikoitz honen inguruan antolatu dugu jardunaldi hau: "Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako"
Egitarau hau prestatu dugu arratsalderako:
- Sustatu.com: blog, hedabide, edo ze demontre (Luistxo Fernandez, CodeSyntax)
- Mikroblogintza sozialaren erronka: Twitter, Tuenti eta Facebooke eragina (Maite Goñi, Ordiziako Jakintza ikastola, IKTeroak, Euskaljakintza)
- Telebista pertsonal/taldekoak, edo hurrengo hamarkadako TB mugikor eta distribuituak. (Gorka Julio Teketen; Elurnet, Arraytxiki)
- Berbeta edo gogoeta partekatua
Azkenengo puntu hori... eztabaida irekia izan daiteke, brain-storming bat... Itxi barik utziko dugu oraingoz.
Ekitaldi irekia izango da, doakoa noski, izena emateko bete formulario hau.